Mediterraneoa

Europako H-ren, Afrikako I-ren eta Asiako M-ren arteko itsasoa; 2.500.000 km2. Ozeano Atlantikoarekin lotuta dago Gibraltarko itsasartearen bidez eta Itsaso Gorriarekin Suezko kanalaren bidez. Itsaso epela da, gazitasun handikoa eta marea ahulekoa. Italiar penintsulak eta Sizilia uharteak bi arrotan banatzen du: Mendebaldekoa, Tirreniar itsasoa barne dela; eta Ekialdekoa, Itsaso Jonikoa, Adriatikoa eta Egeoa hartzen dituena. Uharte nagusiak Mallorca, Korsika, Sardinia, Sizilia, Kreta Zipre eta Rodas dira eta kostaldeko portu eta merkataritza-gune nagusiak Marseilla, Genoa, Trieste eta Bartzelona. Turismoa. Antzin Aroan berebiziko garrantzia izan zuen, Mendebaldeko zibilizazioaren sehaska izan baitzen. XVI. m.an, Esperantza Oneko lurmuturretik Asiaranzko bideak eta Ozeano Atlantikotik Mundu Berriranzkoak ireki zirelarik, Mediterraneoak merkataritza-nagusitasuna galdu egin zuen. 1869an Suezko kanala ireki eta gero, munduko nabigazio-bide nagusi bihurtu zen berriro ere.



Atzera