potentzia

iz. 1. Esfortzu fisikoa, lana denbora laburrean egiteko ahalmena; indarra, kemena. Atletismoan 100 metroetan potentzia handiko korrikalariak behar dira. 2. Nazioartean pisu handia, garrantzi nabarmena, duen estatu subiranoa. Bi potentzien buruzagiak Toronton bildu dira. 3. FIL. Egiten ahal dena, baina oraindaino egiteko bidean dagoena, aktuari kontrajarria. 4. FIS. Denbora-unitateko egiten den lana; SI sisteman watt-etan (W) neurtzen da eta zaldi-potentzia (ZP) ere asko erabiltzen da (1 ZP= 736 W). 5. FIS. Indar bat -erresistentzia- gainditzeko, palanka bati aplikatzen zaion indarra. 6. FIS. Sistema optiko batean, ingurunearen n errefrakzio-indizearen eta distantzia fokalaren arteko erlazioa. Unitatea dioptria da. Ingurunea hutsa edo airea bada (n = 1), bergentziaren baliokidea da. 7. GEOL. Geruza edo zain baten lodiera. 8. KIR. Halterofilian, halterak sorbaldaren parean izanik kolpe batez eta hanken euste-higiduraz lagunduta, altuerarik handieneraino eramatea. 9. MAT. Ik. berretura. potentzia aktibo. ELEKTR. Korronte alternoko zirkuitu baten batez besteko potentzia. Itxurazko potentziaren eta potentzi faktorearen arteko biderkadura da (P=UIcosj); watt-etan neurtzen da. || potentzia fiskal. AUTOM. Administrazioak jarritako formula baten arabera ibilgailu batek duen potentzia, zergak ordaintzeko aplikatzen dena. || Potentzia Handi. (pl.) Bigarren Mundu-Gerra irabazi zuten estatuak: SESB, EEBB, Britainia Handia eta Frantzia. Gero Txina gehitu zitzaien. || potentzia izendatu. AUTOM. Ibilgailuaren benetako potentzia, fabrikatzaileak adierazten duena. || su-potentzia. MIL. Unitate, ontzi, hegazkin, etab.en ahalmena, dituen su-armen araberakoa dena.



Atzera