sektore

iz. 1. Modu jakin batean mugatuta dagoen osotasun baten zati edo zona. 2. Jarduera jakin bat, bereziki ekonomikoa, betetzen den arlo edo esparrua. Industri sektorea. Sektore publiko eta pribatua. 3. INFORM. Disko magnetikoetan informazio-bloke bat gordetzen duen pista-zatietako bakoitza. bigarren sektore. Elikagai eta lehengaien transformazioa, industri prozesuen bidez egiten dena; siderurgia, industria mekaniko eta kimikoa, oihalgintza, kontsumo-ondasunak, hardware informatikoa, etab. hartzen ditu barne. || esfera-sektore. Ik. esfera. || hirugarren sektore. Garraio, komunikazio, banku, burtsa, aseguru, turismo, etab.en eskaerei erantzuteko jarduerez osatua. || lehen sektore. Lehengaien inguruko jardueren multzoa; nekazaritza, meatzaritza, abeltzaintza, basozaintza eta arrantza hartzen ditu barne. || zirkulu-sektore. MAT. Ik. zirkulu.



Atzera