Tolosa

fr. Toulouse. Frantziako hiria, Garona Garaia dpdu.ko eta Midi-Pyrénées eskualdeko hbru., Garonaren ertzean; 358.688 bizt. Garraiabide- eta administrazio-gunea. Industria oso garatua dago. Ikerketa- eta esperimentazio-gunea da, eta XIII. m.an unibertsitatea eraiki zenetik kulturgune oparoa. Aurri erromatarrak, Frantziako eliza erromaniko handiena den Saint-Sernin basilika erromanikoa, XVII. m.ko Kapitolioa (gaur egun udaletxea eta antzokia), eta Saint-Étienne katedrala (XII-XIII. m.). Museoak. Languedoc-eko antz.ko hbru. izan zen. Iberiarrek sortu zuten eta K.a. IV. m.an zeltek konkistatu zuten. K.a. 120an erromatarren menpera pasatu zen. 414an bisigodoek beren erresumako hbru. egin zuten. Karlomagnoren garaian marka bilakatu zen Tolosako eskualdea. IX. m.an Tolosako konderri independentearen hbru. izan zen. Raimundo I.ak (852-64) fundatutako Tolosako konderri boteretsua 1271n Frantziako koroaren parte bihurtu zen. XIV. m.ko izurriteen ondoren, hiriak gainbehera egin zuen. Susperraldi txiki baten ondoren, XVI. m.ko erlijio-gerren ondorioz berriro itzali zen hiria. XIX. m.az geroztik etengabe ari da hazten.



Atzera