usain

iz. 1. Substantzia hegazkorren lurrinek hartarako sentimenak (usaimenak) hautemanik sortarazten duen sentsazioa; delako lurrina bera. 2. Kiratsa, hatsa. 3. Ik. usin. usain-kentzaile. Usain txarrak kentzen dituen substantzia, kosmetiko gisa erabilia; desodorantea. || zoko-usain. Denbora luzez itxita egon denak hartzen duena. Etxe bat edo gela bat aldi batean inor bertan bizi gabe egoten bada, lizun-usaina edo zoko-usaina sortzen da. USAIN ONIK EZ EMAN. Zerbait txarra sumatu. Arratsalde hartan ikusi nituen bezeroek ez zidaten usain onik eman. || USAINA ADITU, ENTZUN. Usaimenaren bidez sumatu, hauteman. || USAINA EGINA EGON. Galtzen edo usteltzen ari den zerbaitek usain txarra izan. || USAIN(A) EMAN. 1. Usaina izan, usaina zabaldu. 2. Lurrindatu. || USAIN(A) HARTU. 1. Usaimenaren bidez sumatu, hauteman. 2. Zerbait sumatu, bereziki txarra denean. || USAINEAN. Usainka, galdean. Ume asko dabiltza zure ontzi ondoan diru-usainean.



Atzera