xistera

iz. KIR. 1. Pilota-jokoan aritzeko tresna, eskuari lotzen zaion saski estu eta luze baten modukoa. 2. Ik. zesta punta. xistera handi. Zesta puntan aritzeko xistera, handia eta sakona. || xistera txiki. Aurrekoa baino txikiagoa eta ez oso sakona (adib., errebotean aritzekoa).
Xistera Senpereko Joan Dithurbidek asmatu zuen 1857an. Hasieran intxaurrondo- edo gaztainondo-zurezkoak ziren osorik baina berehala, jokorako egokiago zenez, zumez egiten hasi ziren eta urte gutxitan eskularrua ordezkatu zuen pilotan jokatzeko tresna nagusi gisa. Eskua tresnari ondo atxikitzeko larruzko eskularru-modukoa du eta gaztaindondo-zurezko saihetsak ditu armazoi moduan, eta honen gainean zumezko bilbea ezartzen da. Xistera handiena eta sakonena zesta puntarako erabiltzen da, erremontekoa txikiagoa eta sakonera gutxiagokoa da eta txikienak errebote eta joko garbian erabiltzen dira.




Atzera