zorion

iz. 1. Pozezko edo atseginezko egoera. 2. Pertsonak dituen nahiak betetzearen eta bizitza berak nahi duen eran gertatzearen ondoriozko egoera gogobetegarria. 3. (pl.) Norbaiti jai jakin batzuetan, urtebetetzean edo harentzako garrantzi handia duen zerbait gertatzean, asmo edo gogo ona adierazteko erabiltzen den esapidea; norbaitek egindakoa onetsi edo txalotzeko erabiltzen den esapidea (soilik edo zorionak eman eran). Zorionak zure urtebetetzean. Zorionak eman behar zaizkio. • ZORIONEAN. Zorionez. || ZORIONEZ. Zerbait ongi edo nahi bezala gertatu dela adierazteko esapidea. Zorionez, gaur ordaindu digute.



Atzera