Biarno

fr. Bearn. Frantziako HM-ko eskualde historikoa, Gaskonian. Gaur egun, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoarekin batera, Pirinio Atlantikoak departamendua osatzen du. M-an Zuberoarekin du muga, baita Nafarroarekin ere HM-an. Hbru. Paue. Zuberoa ondoko herri batzuetan euskaraz egiten dute eta Biarno osoan euskal toponimia nabarmena da.
Historia. Bisigodo, franko eta baskoien inbasioen ondoren, 820.az geroztik bizkonderria izan zen. Hasieran Gaskoniako dukearen basailua izan zen. XIII. m.an ia independente izan zen. 1290: Foixko kondearen menpera igaro zen. XIV. m.an Armagnac-eko etxearen aurka etengabeko borrokan aritu zen. 1441: Gaston XI.a Biarnokoa eta IV.a Foixkoa, Nafarroako Blanka erreginaren alaba Leonor-ekin ezkondu zen. Berau Nafarroako erregina bilakatu zen eta, hildakoan, bion seme Frantzisko Febo Nafarroako errege eta Biarnoko bizkonde izan zen (1472-83). Biarno protestantismoaren gotorlekua izan zen, Enrike III.a Nafarroakoa katolizismora aldatu zen arte (1589). Berau izan zen Biarnoko azken kondea eta Frantziako errege bilakatu zen Enrike IV.a izena hartuta. 1620. Biarno Frantziako koroapera pasatu zen.
Biarnoko Salis,




Atzera