independente

izond. 1. Inoren edo ezeren menpe edo kontrolpean ez dagoena; burujabea. 2. Beste norbait edo zerbaitekiko erlaziorik ez duena. Arazo horiek independenteak dira. 3. Besteekiko menpekotasunik gabe, bere kabuz bizi den pertsona; besteen iritziek gutxi eragiten dioten pertsona. 4. Independentzia politikoa duen herrialde edo kolektibitatea. Estatu independenteak. 5. ART. Ohizko korronte estetiko edo finantzaketa-bideetatik at burutzen den jarduera artistikoa. Antzerki independentea. 6. POL. Alderdi politiko jakin bati lotu gabe aritzen dena. Azken udal hauteskundeetan Nafarroan hautagai independenteen portzentajea asko igo zen.



Atzera