ale

iz. 1. Gariaren eta kideko landareen hazia. 2. Zenbait landareren hazi edo fruitu txiki biribil-antzekoa; forma bertsuko eta multzoka agertu ohi diren zenbait objektu txiki. Babarrun-alea. Mahats-alea. Hondar-alea. 3. Espezie, genero, arraza edo oro har mota bereko banako bakoitza. 4. Liburu, aldizkari, inprimaki, etab.en banako bakoitza. 5. (lgart.) Zerbait neurriz gainekoa denaren adierazlea (hitz-elkarte baten bigarren osagai gisa). Hura gizon-alea! 6. (lgart.) Mozkorraldia. Egundoko alea harrapatu zuen. 7. (Ezezko esaldietan) batere, ezer. Alerik ere ez zuten utzi. • ale tipo. BIOL. Holotipoa, espezie edo genero berri bat deskribatzean eredu modura erabiltzen den alea.



Atzera