desintegrazio

iz. 1. FIS. Atomoaren nukleoa hautsi eta beste konposizio bateko atomoak sortzea. 2. GEOL. Birrintzea.
Elementu erradioaktiboak (radio, uranio, etab.) berez desintegratzen dira, berun-atomo egonkorrak sortu arte; artifizialki ere egin daiteke, atomoaren nukleoa partikulez (eskuarki neutroiez) bonbardatuz.
Atomo baten fisioan igorritako neutroi batek beste atomo baten nukleoa desintegratzen duenean, katen desintegrazio edo erreakzioa gertatzen dela esaten da.




Atzera