radio

iz. KIM. Zenbaki atomikoa 88 eta pisu atomikoa 226,02 duen elementu kimikoa (Ra).
Radioa metal lurralkalinoa eta erradioaktiboa da, zuri eta distiratsua, barioaren antzekoa. Bere fusio-puntua 700 ºC-koa da eta irakite-puntua 1.140 ºC-koa. Curie senar-emazteek eta Bémont lankideak aurkitu zuten 1898an erradioaktibitatea ikertzen ari zirela. Egun radioaren 25 bat isotopo ezagutzen dira, 206 eta 230 masa bitartekoak, erradioaktiboak denak ere. Naturan 226Ra, 223Ra, 224Ra eta 228Ra isotopoak aurki daitezke. Hauen artean 226Ra (1622 urteko erdidesintegrazio-periodoa duena) eta 228Ra (6,7 urtekoa) dira ugarienak eta uranio eta torioaren desintegrazio erradioaktiboaren ondorioz agertzen dira. Gainerako isotopoak artifizialki lortzen dira; industria nuklearreko produktuak dira.
Radioa desintegratuz radona lortzen da eta hau, oso gas sarkorra izanik, erradioterapian minbizia tratatzeko erabiltzen da. Gammagrafia eta curieterapian erradiazio-iturri moduan erabiltzen da. Pintura fluoreszenteetan eta erlojuen esferatan ere baliatzen da.




Atzera