etengailu
iz. ELEKTR. Funtzionamendu-baldintza normal eta ez-normaletan (zirkuitulaburretan kasu), zirkuitu elektriko bat irekitzeko eta ixteko erabiltzen den tresna. • etengailu automatiko. Aurrez finkatutako baldintza batzuk betetzen direnean, zirkuitua automatikoki irekitzen duena. || etengailu diferentzial. Zirkuituan korronte-galera dagoenean agertzen den eroaleen arteko intentsitate-diferentziak eragindako etengailu automatikoa. || etengailu magnetotermiko. Korronte elektrikoak sortutako eremu magnetikoak edota korronte elektrikoak eroaleari, berotzearen ondorioz, sortzen dion zabalkuntzak eragindako etengailu automatikoa. || ibiltarte-etengailu. Pieza, makina-atal edo aparatu higikor bat, bere ohizko ibiltartearen muturrera iritsitakoan, gerarazten duena.
Atzera