inguratu

1. du ad. Zerbait beste zerbaiten ingurune osoan gertatu edo ezarri; zerbaitek beste zerbaiten ingurune osoa hartu. Urak inguratzen dituen lurralde ezkutuak. 2. du ad. Lur-eremu, mendi, etab.en alde batetik bestera, haren ertzetik edo albotik joan. Inguratuz baizen ezin iragan daitekeen mendi zorrotza. 3. du ad. Lurralde edo eremu batean zehar ibili. Nire bidaldietan Ipar Afrikako herri guztiak inguratu ditut. 4. da ad. Hurbildu, alboratu. Ontzia lehorrera inguratu zenean. 5. da/du ad. Bildu, estali. Jauna zela entzun zuenean Petiri bere soinekoaz inguratu zen, zeren biluzik baitzen. 6. du ad. (hed.) Lortu, eskuratu. Dirua inguratzeko lanbidea ere egokia asmatu zuen.



Atzera