kale

iz. 1. Hiri edo herrietan, bi etxe-lerroren artean doan bidea. 2. Euskal gizarte-antolaketan, elizaren inguruan biltzen diren etxeen multzoa, baserriari kontrajarriz erabiltzen dena. Baserrian jaio zen, baina aspaldidanik kalean bizi da. 3. ART. Erretaularen gorputz nagusiaren goitik beherako zatietako bakoitza. 4. KIR. Espazio edo luzera jakin bat bete behar den kiroletan (atletismoa, igeriketa, arraunketa), lehiakide bakoitzak bertatik irten gabe jarraitu behar duen bidea. • kale itsu. Irteerarik ez duena. || kale-buru. Bi kale biltzen diren tokia. • KALE GORRIAN (utzi, gelditu...). Gabezia edo premia gorrian (utzi, gelditu...). || KALERA BOTA. Kanpora bota, nonbaitetik egotzi.



Atzera