katagorri
iz. ZOOL. Zuhaitzetan bizi diren esziuridoen familiako zenbait ugaztun karraskariren izen arrunta. • katagorri arrunt. 24 cm-ko gorputz gorrixka eta tamaina bertsuko isats iletsua dauka. Haziz eta landarez elikatzen da bereziki eta Europa osoan bizi da (Sciurus vulgaris). || katagorri gris. Arruntaren antzekoa da baina ilaje grisa dauka. Jatorriz Ipar Amerikarra da eta Europako zenbait lekutan naturalizatu da (S. carolinensis). || katagorri hegalari. Aurreko eta atzeko gorputz-adarrak lotzen dituen azal lodi batzuk dauzkate, hego modura funtzionatzen dutenak eta zuhaitzetik zuhaitzera planeatzeko erabiltzen dituztenak. Gautarrak dira eta Petauristinae subfamilia osatzen dute.
Atzera