lokailu
iz. 1. Lotzeko erabiltzen den zernahi gauza. 2. HIZKL. Diskurtso-mailako lotura gauzatzeko funtzioa duen hitza edo hitz-multzoa. Beti perpausen arteko lotura gauzatzen dute, inoiz ez bestelako osagaien (izen-sintagma, adjektibo, etab.) artean. Perpaus-elkarketa (hau da, juntadura edo menderakuntza) ez dute bideratzen. Maiz, juntagailuen ondoan erabiltzen dira. 3. LOG. Proposizio bakunak elkartuz proposizio konposatuak eratzeko erabiltzen den lotura-partikula eta haren ikurra. Lau erlazio-mota adieraz ditzakete: konjuntzioa ("eta", & edo ^ ikurrez adierazia); disjuntzioa ("edo", v ikurraz adierazia); inplikazioa ("baldin..., orduan") eta baliokidetasuna ("baldin eta soilik baldin..., orduan", --> ikurrez adierazia). Ezeztapena, proposizio bakun bakar bati ere ezar dakiokeen arren, lokailutzat hartu ohi da ("ez", ÷ ikurrez adierazia).
HIZKL. Lokailuak perpausen arteko erlazioaren -abarduraren bat aditzera ematen du, baina juntadura edo menderakuntza gauzatu gabe. Nolabait perpaus batek aurrekoarekin duen lotura -esanahiari dagokion lotura, baina ez egiturazkoa- adierazten du. Juntagailuak baino mugikorragoak dira eta bata bestearen ondoan meta daitezke, juntagailuak ez bezala. Jatorriz bestelakoak izanik, gerora zeregin honetara erakarritako hitzak edo esapideak dira gehienetan. Adibidez, bestela eta halere aditzondoak dira, izatez.
Euskarazko lokailuak bost sail nagusitan sar daitezke:
¥ Emendiozkoak: lotzen dituzten perpausen artean batura edo gehitzea adierazten dute (ere, gainera, bestalde, halaber, orobat, berebat, behintzat, behinik behin, etab.).
¥ Hautakariak: lotzen dituzten perpausen arteko nolabaiteko kontraesana adierazten dute (bestela, bertzenaz, osterantzean, ezpere, ezperen, etab.)
¥ Aurkaritzakoak: lotzen dituzten bi perpausen artean nolabaiteko aurkakotasuna adierazten dute (ordea, berriz, aldiz, aitzitik, ostera, bizkitartean, artean, alta, alabaina, dena den, dena dela, hala ere, hargatik, bien bitartean, hala eta guztiz ere, etab.).
¥ Ondoriozkoak: lotzen dituzten bi perpausetan, bata bestearen ondorioa dela adierazten dute (beraz, hortaz, bada, orduan, honenbestez, horrenbestez, hala, halatan, etab.).
¥ Kausazkoak: bi perpausen arteko lotura zergatian gauzatzen dute (zeren, zergatik, alabaina, bada, izan ere).
Atzera