utopia
iz. 1. FIL. Eredu edo idealtzat hartzen den irudimenezko gizartea. Utopia hitza T. Mororen izen bereko liburutik dator. Gizon-emakumeak zoriontsu bizi diren uhartea da eta bertako gizarte-antolaera eta legedia deskribatzen ditu T. Morok. Utopiaz jardun duten beste filosofo batzuk Platon, T. Campanella, F. Bacon, E. Cabet eta S. Butler dira. 2. Idealtzat baina ezin gauzatuzkotzat jotzen den ideia edo proiektua.
Atzera