Amaiurko setioa
Nafarroako erresumaren aldekoek Amaiurko gazteluan ipinitako azken erresistentziaren aurka Gaztelako erregearen aldeko indarrek ezarritako urtebeteko erasoaldia. Fernando Katolikoak Nafarroako erresuma bere menpe hartu zuenean, Amaiurko gaztelua ere Gaztelako armadaren eskuetan geratu zen. Erresuma berreskuratze-saioan agramondarrek porrot egin zutenean, Frantziako Gouttier almirantea, muga pasatu eta 200 bat zaldun nafarren laguntzaz, gazteluaren jabe egin zen, Jaime Velaz de Medrano-ren gidaritzapean (1521). Espainiako erregeordea eta beaumondarrak batu eta gaztelua setiatu egin zuten. Jarkiera heroikoa ipini eta borroka ugari burutu arren, azkenean gazteluaren kontrola galdu egin zuten agramondarrek (1522-VII-19). Iruņera preso eraman zituzten; gaztelua, berriz, erre egin zuten. Ordutik, Nafarroako erresumaren independentziaren sinbolo bihurtu zen Amaiur; eta gerora Euskal Herriaren askatasunaren eta independentziaren aldeko borrokaren sinbolo.
Atzera