Andaluzia

Espainiako H-ko komunitate autonomoa. 8 prob. ditu: Almer'a, Cádiz, Córdoba, Granada, Huelva, Jaén, Málaga, Sevilla; 87.268 km2 eta 6.860.000 bizt. Hbru. Sevilla. Hiru zati desberdin bereiz daitezke Andaluzian: Sierra Morena I-an, Guadalquivir ibaiaren sakonunea erdialdean eta Mendikatea Betikoak H-an. Klima oro har mediterranearra da, uda lehor eta negu epelekin. Nekazaritza da nagusi (olibadiak, zerealak, mahastiak, zitrikoak, kotoia, erremolatxa, tabakoa). Sierra Morena meatzaritza-gune garrantzitsua da (harrikatza, kobrea, burdina, beruna). Industrigune nagusiak Sevilla, Cádiz, Málaga eta Córdoba dira eta nekazaritza dute oinarri. Kostaldean arrantza izan da jarduera nagusia, baina 1960.eko hamarkadan hasitako turismoaren gorakadak bigarren mailan utzi du.
Historia. Feniziarrak izan ziren bertara iritsitako lehenak (K.a. XI. m.), ondoren kartagoarrak (K.a. VI. m.). Erromatarrak ere iritsi ziren, Andaluzia "Betika" izenez ezagutzera emanez. V. m.an I-ko bandaloek inbaditu zuten. VIII-XV. m. bitartean, berriz, musulmanak izan ziren nagusi eta eskualdeari Al-Andalus izena eman zioten. Ondoren Gaztelako erresumaren menpe gelditu zen. XVIII. m.aren amaieran, Andaluziako lurraren jabe bakarrak Eliza, koroa eta noblezia ziren eta egoerak berdin iraun zuen hurrengo urteetan. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren nekazari askok lurralde industrializatuetara emigratu behar izan zuen (Kataluniara, Euskal Herrira, Madrilera, Frantziara, Alemaniara). 1981ean autonomi estatutua lortu zuen.




Atzera