Bavaria
al. Bayern. Alemaniako H-ko land-a; 70.551 km2 eta 11.220.735 bizt. Hbru. Munich. Nekazaritza intentsiboa. Industria. Hiriak eta H-ko mendialdea gune turistiko garrantzitsuak dira. X. m.aren hasieran Bavaria Inperio Germaniarraren dukerri garrantzitsuenetakoa izan zen. 1070-1180: Guelfoen dinastiak gobernatu zuen. 1180-1918: Wittelsbachtarren esku egon zen. 1467-1508: Alberto IV.a Azkarrak bere estatuak bateratu zituen eta katolikoen gotorleku bilakatu zen. 1623: Maximiliano I.a dukeak hautesle titulua lortu zuen. 1806: Maximiliano I.a Jose hauteslea Napoleonen aliatu bilakatu eta errege titulua lortu zuen. 1866: Austriarekin aliatu eta Prusiak eraso egin zion. 1871: Alemaniako inperioan sartu zen. 1918: Weimar errepublikako land bihurtu zen. 1923: Hitler-ek Munich-en antolatutako estatu-kolpeak porrot egin zuen. 1949: Alemaniako Errepublika Federaleko land bilakatu zen.
Atzera