Euskaldunon Egunkaria

Informazio orokorreko egunkaria, euskara hutsez argitaratzen den bakarra, 1990ean sortua. Euskal Herri osoko gizabanako eta elkarte euskaltzale askoren lankidetzan sortu zen, Argia astekariko kazetari-taldearen ekimenez, Joxemi Zumalabe buru; proiektuaren eragile gisa Egunkaria sortzen taldea, ideologia eta joera ezberdineko 60 bat euskaltzalekoa, osatu zen; geroago, sozietate mugatu bihurturik, egunkariaren jabe den sozietate anonimoko akziodun bihurtu zen. 1990eko abenduaren 6an hasi zen kaleratzen.



Atzera