Mantxuria

Asiako antz.ko lurraldea, gaur egungo Txinako IE-an. XVI. m.aren bukaeran herri mantxu nomadak konfederazio batera bildu zituen Mantxuriako herri tungus guztiak eta Txinako botereaz jabetu ziren. XVII-XIX. m.: Qing dinastia mantxuak agindu zuen Txinako inperioan. Mantxuria biztanle gutxiko lurraldea zen eta inmigrazio txinatarra azkartu zuten orduan. 1689: Errusia Mantxuriako lurralde batzuez jabetu zen Txina eta Errusiaren arteko muga Matxuria zeharkatzen zuen Amur ibaian ezartzean. 1896: Errusiak Mantxurian zehar trenbidea jartzeko eskubidea lortu zuen. 1897: Port-Arthur eta Dairen lurraldeak bereganatu zituen. 1904an Errusiaren eta Japoniaren arteko gerra piztu zen: Japoniak irabazi zuen eta eragin handia izan zuen aurrerantzean Mantxurian. 1924: uko egin zion Sobietar Batasunak Mantxuriari. 1931: Japoniak hartu eta Mantxukuo estatua bihurtu zuen. 1945: armada sobietarra sartu zen eta, Port-Arthur eta Dairen beretzat hartuta (1955 arte), Txinako komunisten esku utzi zuen Mantxuria.



Atzera