tungus
iz. eta izond. 1. Asiako ekialdean finkatutako herri bateko kidea; herri horri dagokiona. 2. HIZKL. Tungusek hitz egiten duten hizkuntza, turkiar eta mongoliar hizkuntzekin batera familia altaikoa osatzen duena. Mantxu-tungus ere esan ohi zaio eta gaur egun ia desagertuta dago.
Tungusak odoleko klan exogamikoetan antolatu ohi ziren. Elur-oreinak hazteaz gain, ehiztariak eta larru-merkatariak ziren. Xamanistak ziren eta artza eta altzea (zeruaren eta eguzkiaren ikurrak) gurtzen zituzten. XX. m.aren hasieran kristautu ziren eta alfabeto latindarra eta ondoren zirilikoa erabiltzen hasi ziren.
Atzera