Sahara
Afrikako I-ko basamortua, munduko zabalena; 8.600.000 km2 inguru. Mugak: I-an Atlas mendiak eta Mediterraneoa; H-an Sahel; E-an Itsaso Gorria; M-an Ozeano Atlantikoa. Maroko, Aljeria, Tunisia, Libia, Egipto, Sudan, Txad, Niger, Mali, Mauritania eta Mendebaldeko Sahara herrietako lurrak hartzen ditu. Sahara lautada handi batek eratua da oro har, ia landarerik ez duena eta harritsua (hamada) edo duna handiak eratzen dituzten hareek estalita (erg). Aljeriako Hoggar mendiek eta Tibesti Txadeko I-an dira mendialde nagusiak. Aipagarri dira, halaber, I-ko duna handiak. Nilo da basamortua zeharkatzen duen ibai bakarra. Eremu zabaletan ez du euri-tantarik ere egiten urteetan. Tenperaturan aldaketa handiak izaten dira urtean zehar eta baita egunaren eta gauaren artean ere. I-an eta mendialdeetan izotza egiten du maiz neguko gauetan. Oasietan, sakonguneetan egokituta gehienetan, klima leunagoa izaten da eta mikroklima baten menpean egon ohi dira. Saharako zati gehienean ez da inor bizi; artzain nomadak gero eta urriagoak dira eta nekazari sedentarioak oasietan bizi dira. Gaur egun arabiar-berbereak bizi dira I-an, mendebaldeko musulmanak Mauritanian eta tuareg-ak erdialdean, guztira milioi eta erdi lagun inguru. Zorupeko aberastasunen ustiapena garatu da, hidrokarburoena batez ere.
Historia. Erromatarrek Mediterraneoko kostaldearen inguruko lurraldeak baino ez zituzten menperatu. XIX. m.an Europako estatu kolonizatzaileen artean banatu zuten: Mendebaldeko Sahara Espainiak hartu zuen; Zirenaika eta Tripolitania gertatu zen deskolonizazioa.
Atzera