atzerapen

iz. 1. Epean atzeratzea; zerbait atzeratzen den denbora-hedadura. Hiru orduko atzerapenaz heldu da. 2. Atzeraka egitea. Euskararen azken urteotako atzerapenaren arrazoiak. 3. Denboran, espazioan, garapenean, adimenean, etab.etan, dagokion, behar duen, edo besteak baino atzerago dagoenaren egoera. Afrikako herri askoren atzerapena. 4. Eragozpena, oztopoa. Atzerapenak garaitu. 5. Atzerakuntza, atzera egiteko gogoa edo joera. Hortik gauza onak egiteko nagitasuna eta atzerapena. 6. (pl.) Zordunak ordaindu beharreko eta hartzekodunak bere garaian jaso ez duen zenbatekoa. Datorren hilean atzerapenak ordainduko dizkigute. 7. ARMAG. Tiro egitean errekamarako gasen hedakuntzak su-armaren kanoiari eragiten dion atzerako higidura.



Atzera