biribildu
du ad. 1. Biribil bihurtu, biribiltasuna eman. Ezpainak biribilduz. 2. Nolabaiteko betetasuna eman. Zumarragan taxutu zen zeharo eta biribildu asmo eder hori. 3. Biribilean bildu. Bere habian gordeta dagoen suge biribilduaren antzera. Behar adina tabako hartu eta zigarroa biribildu zuen. 4. Zenbaki bat beste batez ordezkatu, maila jakin batetik beherako zifrak zero bihurtuz eta maila horretatik gorako lehen zifra jatorrizkoarekiko alde txikiena sortzearren doituz. Taula honetan hamarrenetaraino bakarrik zehaztuko dugu, eta adibidez 4,458 biribildu egin behar da, 4,5 idatziz.
Atzera