errealismo

iz. 1. Errealitatea den bezala ikusteko eta horren arabera jokatzeko joera. 2. ART. Natura eta gizakien irudikapen zehatza, ez idealizatua, helburutzat duen arte-eskola; bereziki, XIX. m.ko bigarren erdialdeko literatur eta arte-joera. 3. FIL. Sentimenen bitartez hautemandako errealitate fisikoa soilik dela erreala dioen doktrina; kontzientziatik kanpo dagoen eta harengandik independente den errealitatea badagoela dioen doktrina. • errealismo magiko. 1. Bigarren Mundu-Gerraren ondoren Alemanian sortutako literatur korrontea, errealitatearen islada eta pertsonaien izaera psikologikoa uztartu zituena. 2. XX. m.ko literatur korronte latinoamerikarra, errealismo tradizionalaren dokumentalismoari eta surrealismoaren hitz-joko hutsari kontrajarriz, errealitateak duen magikotasunetik abiatuz errealitatea bera miatu nahi duena. || errealismo sozialista. XX. m.ko joera estetikoa, literatura eta arteetan borroka iraultzailearen eragin nabarmena zuena. 1934an SESBko doktrina estetiko ofizial bilakatu zen, eta dogmatikoki ezarri ere bai; ondorioz berrikuntza formala eta gizartearekiko kritikotasuna gaitzetsi ziren.



Atzera