erro (iz.)

iz. 1. Sustraia. Zuhaitz handiak erro handiak izan ohi ditu. 2. Oinarria, zimendua; jatorria, iturburua. Errotik ebaki. 3. Ate, leiho, etab. finkatzeko pieza. Atea bere erroetan bezala itzultzen da nagia ere bere ohean. 4. Titia, errapearen buruetako bakoitza. Gure behiak erro handiagoak ditu. 5. Tentakulua. Olagarroa erro bat luzatzen hasi zen. 6. HIZKL. Hitzari aurrizki, artizki eta atzizki guztiak kendu ondoren geratzen zaion zatia; deklinagaia. 7. MAT. Zenbaki bati buruz, zenbaki hori lortzeko bere buruaz n aldiz biderkatu behar den beste zenbakia; erroketaren emaitza. 4-ren erro karratua 2 da. • MAT. ekuazio baten erro. Ekuazio baten soluzio-multzoa osatzen duten elementuak. || erro karratu. Bigarren erroa. || erro kubiko. Hirugarren erroa. || n-garren erro. Errokizuna lortzeko n aldiz bere buruaz biderkatu behar den zenbakia. || polinomio baten erro. p(x) polinomioan, p(a) = 0 baldintza betetzen duen a zenbakia. • ERROAK EGIN. Errotu. Bertutean erroak eginik dagoena. || ERROAK EMAN. Erroak egin. || ERROTIK ATERA. Zuhaitz eta etxeak errotik atereaz.



Atzera