gamma
iz. 1. Alfabeto grekoko hirugarren letra, euskarazko g-ren baliokidea. 2. Sail batean hirugarren tokia adierazteko ikurra. 3. ASTRON. Edozein konstelaziotako hirugarren izar distiratsuena. • gamma izpi. (pl.) FIS. Gorputz erradioaktiboek igortzen duten erradiazio elektromagnetikoa, X izpien kidea, baina askoz ere sarkorragoa eta uhin-luzera txikiagokoa (10-11 eta 10-14 m artekoa). Normalean desintegrazio erradioaktiboan igortzen da. || gamma-gurutze. Esbastika.
Atzera