garbitu

du ad. 1. Zikintasuna, lohitasuna kendu. Arropa zikinak garbitzen. 2. Berez ez dagokiona, oztopo gertatzen zaiona kendu. Zerua garbitu du. Bidea garbitu. Basoa garbitu. 3. Eragozpenak kendu, konpondu. Nahiago dut auzi hau neronek garbitu. Kontuak garbitu. 4. Suntsitu. Azken ekaitzak uzta guztia garbitu du. 5. Ezer gabe utzi. Ohoinek etxea garbitu diote. 6. (lgart.) Hil. Espetxetik atera eta garbitu egin zituzten. 7. ERL. Bekatuak kendu. Bere arima garbitu ondoren. 8. INFORM. Zirkuitu, erregistro edo gailu jakin bat egoera jakin batean jarri, zeroan normalean. 9. KIM. Hauspeakin disolbaezinei garbiketaren bidez materia disolbagarriak kendu. • NORK BERE BURUA GARBITU. Nork bere burua zuritu.



Atzera