iltze
iz. 1. Metalezko pieza mehe eta luzea, mutur batean punta zorrotza eta bestean burua dituena, bi objektu bat eginez finkatzeko, paretan sartuta bertatik zerbait zintzilikatzeko, etab. erabiltzen dena. Iltze buruzabala. 2. Gakoa. Hor dago iltzea! 3. Eskuzko pilotariei ahurrean sortzen zaien mina. 4. Idi-dematan, probalekuaren luzera. Lau iltze eta erdi egin zituzten ordu betean harri handiarekin idi erraldoi haiek. 5. BOT. Iltze-belarraren lore-begi iharra, janarien bizigarri erabiltzen den espezia. 6. KIR. Alpinismoan erabiltzen den ziri-antzeko pieza metalikoa, harriaren arrailetan sartzen dena eta bere buru zuloduna mosketoien euskarri dena. 7. MED. Forunkulua. 8. MED. Forunkulu baten erdigunean dagoen ehun zurixka eta biguna. • gako-iltze. Ik. gako. • ILTZEZ JOSI. Iltzatu.
Atzera