izan (ad.)

1. da ad. Izatasunaren jabe gertatu. Pentsatzen dut, beraz banaiz. 2. da ad. Adierazten den nortasun edo ezaugarriaren jabe gertatu. Ni ez naiz Kepa, nahastu egin zara. Gizakia hilkorra da. Norena da alkandora hori? 3. da ad. Gertatu. Lapurreta kalean izan zen. 4. da ad. Halako toki edo egoeran egon. Ez naiz sekula Parisen izan. Amona ongi da. 5. da ad. Indikatibozko nor saileko aditz laguntzailea. Nirekin etorri da. 6. da ad. Indikatibozko nork saileko adizkien era inpertsonala osatzeko aditz laguntzailea. Aurten oso kotxe gutxi saldu da. 7. da ad. Era burutuan, eta aditz nagusiaren eta laguntzailearen artean kokatuta, iraganeko ohizkotasunaren adierazlea. Horrelakorik askotan gertatu izan da. 8. du ad. Adierazten denaren jabe edo edukitzaile izan. Etxe bat du. 9. du ad. Adierazten den ezaugarriaren jabe izan. Begi politak ditu. 10. du ad. Halako egoera fisiko edo psikikoan gertatu. Buruko mina dut. Ez dut gogorik zinera joateko. 11. du ad. Indikatibozko nork saileko aditz laguntzailea (teorikoki, *edun alegiazko aditza). Ibaiak eraman du.



Atzera