kararri

iz. GEOL. Osagai kimiko nagusia kaltzio karbonatoa duen arroka sedimentarioa. Azido gehienek kararria disolbatu egiten dute eferbeszentzia eraginez.
Azido gehienek kararria disolbatu egiten dute eferbeszentzia eraginez. Mineralogikoki batez ere kaltzitaz eta, neurri txikiagoan, aragonitoz dago osaturik; mineral hauek kararrien ehunduraren hiru osagai-mota eratzen dituzte: pikorrak, matrize eta zementua. Pikorrak eskeletalak (fosil-zatiak) edo ez-eskeletalak izan daitezke. Matrizea, nagusiki, bikorren artean dagoen kaltzita mikrometrikoa (1-5 µm-ko CaCO3 partikulak) da. Zementu ugariena kimikoki prezipitatutako kaltzita esparitikoa (20-100 µm-ko CaCO3 kristalak) da. Kararri gehienak ur epeleko ingurune itsastarrean eratutakoak dira. Beraien ehundura, egitura eta fosil-edukiak antzinako ingurune sedimentarioei, baldintza paleoekologikoei eta bizi-formen eboluzioari buruzko informazioa eskaintzen dute. Kararriak arroka sedimentarioen % 10-20 osatzen dute. Eskualde hezeetan nagusi direnean, karst-motako paisajea eratzen da kararrien disolbagarritasuna dela bide, haitzulo, leize, dolina, etab.en moduko elementu geomorfologikoak eratuz. Ekonomikoki garrantzitsuak dira nekazaritza eta industri arloetarako; eraikuntzarako harri egokiak ematen dituzte; akuifero askoren kokagune dira; eta, batik bat, munduko petrolio-erreserben herena baino gehiagoren arroka-gordailu gisa jokatzen dute.




Atzera