korneta

iz. 1. MUS. Zurezko, bolizko edo metalezko antzinako instrumentu-familiaren izen generikoa, katilu-formako ahoko pieza eta sei zulo zituena (zortziduneko soinuak lortzeko, hatzak banan-banan altxatu behar dira eta ondorengo zortziduna posizio berak erabiliz, baina indar handiagoz putz eginez lortzen da); delako familiako instrumentu sopranoa. 2. MIL. eta MUS. Armadan erabiltzen den metalezko haize-instrumentua, amaieran pabilioi bat eratzen duen hodi koniko batez eratua. 3. MUS. Metalen taldeko balbuladun haize-instrumentua, tronpetaren antzeko forma eta hedadura duena, eta tronpeta eta tronparen arteko soinua duena (balbula-korneta ere esaten zaio). 4. Korneta izeneko instrumentua jotzen duen musikaria edo soldadua.



Atzera