kozkor

1. iz. Material jakin bateko puska txiki eta bereziki gogorra (hitz-elkarteetako bigarren osagai gisa). Kafesneari azukre-kozkor bat jarri. 2. iz. Zerbaiten muturreko zati gogorra. (Ogi-)kozkorra. 3. iz. Azalean edo gainalde batean gertatzen den handitu gogorra; bereziki, kolpe baten ondorioz buruan sortzen dena. Kozkorrak irten zaizkio bekokian. 4. iz. Giltzadura. Eri-kozkorrak. 5. iz. Garezurra, kaskarra. 6. iz. (pl.) METEOROL. Euri-hodeien azpian arin mugitzen diren hodei-zati baxuak. 7. izond. Tamaina txikikoa. Herri kozkor bat da gurea. Ibai kozkor batean. 8. izond. Mutil edo neskez mintzatuz, aski hazia edo hazi samarra dagoena. Zazpi urteko mutil kozkor bat. 9. izond. Pertsona doilorra. • belaun-kozkor. Belaunburua.



Atzera