kristal
iz. 1. Gorputz solidoa, atomoen barne-antolamendu erregular eta errepikatua duena, eta honen ondorioz, kanpo-itxura aurpegi lau naturalez osatua. 2. Kuartzo kristalinoaren barietate kolorge eta gardena, harri-kristal izenaz ere ezaguna; material honetaz egindako objektu edo ornamentuak. 3. Berun oxidoa duen oso kalitate altuko beira; material honetaz egindako objektu edo ornamentuak. 4. Kristalaren antzeko ezaugarriak dituen materiala, kolorge eta gardena delako; kristal-itxura duena. Automobileko kristalak. • kristal likido. Egoera mesomorfoan (solido eta likido artean) dagoen likidoa, gailu elektronikoetako datuak agertzeko erabilia. || kristal-egitura. Egitura kristalinoa. || kristal-egoera. Egoera kristalinoa. || kristal-sare. Kristal baten partikulen (atomo, ioi edo molekulen) hiru dimentsioko egitura, kristalaren oinarrizko unitatearen errepikapenez eratua.
Atzera