neurri (iz.)

iz. 1. Objektu batek espazioko hiru dimentsioetako bakoitzean duen luzeraren balioa; tamaina. Armairuaren neurriak jakin behar ditut, gelako atetik sartzen den jakiteko. 2. Tamaina, dimentsio edo ezaugarri jakinak dituen gauza, unitate gisa hartzen dena eta neurtzeko balio duena. Legoa bide-neurri bat zen. 3. Egokitzat edo normaltzat hartzen den kopuru, tamaina, maila edo balio jakina. Gauzarik hoberenak sasoian eta neurrian baizik ez direla on guretzat. Neurri gabe edaten dutenak. 4. Gehiegikeriarik eza; gehiegikeriatik urruntzen denaren jokabidea edo bertutea. Ausarki, baina zentzuz eta neurriz jokatzen badakigu. 5. Zerbait lortu edo saihestu ahal izateko erabiltzea erabakitzen den baliabide-multzoa. Neurri horiek ez dira nahikoa izango dugun arazoa konpontzeko. 6. Bertsoa, silaba- eta bertso-kopuruaren arabera antola daitekeen modu edo egitura. Bota bertso bat nahi duzun doinu eta neurrian. 7. MUS. Konpasa. 8. MUS. Tempoa. • (GAUZAK) BERE NEURRITIK ATERA. Bere onetik atera. || NEURRIAK HARTU. 1. Objektu baten neurriak zehaztu, neurketa egin. 2. Zerbait lortu edo saihestu ahal izateko baliabide-multzo jakin bat erabiltzea erabaki.



Atzera