telegrafo

iz. Komunikazio telegrafikoak egiteko erabiltzen den aparatua.
C. Chappek masten gaineko beso higikorrak erabiltzen zituen urrutirako transmisio-sistema asmatu zuen Frantzian 1793an. Elektroiman bat oinarri zuen erabilpen orokorreko lehen telegrafoa S. Morse estatubatuarrak asmatu zuen 1837an. Sistema horrek orratz bat estutzen zuen poliki biratzen zuen paperezko zinta baten kontra. Iraupen laburreko seinale elektriko batek puntu bat markatzen zuen zintan eta luzeago batek marra bat. Puntuak eta marrak konbinatuz Morsek bere izeneko alfabetoa asmatu zuen seinaleak transmititu ahal izateko. Lehen telegrafo-linea Baltimore eta Washington artean jarri zen martxan 1844an. 1858an lehenengo telegrama bidali zen Ozeano Atlantikoan zehar. XX. m.aren hasieran, mezua alfabeto arruntean zuzenean idazten zuten beste sistema batzuek (teletipoek) Morse tipoko telegrafoak ordezkatu zituzten.




Atzera