titanio
iz. KIM. Zenbaki atomikoa 22 eta pisu atomikoa 47,90 duen elementu kimikoa (Ti).
Kolore gris distiratsuko metala da, gogorra eta arina. Titanioa lortzeko iturri nagusiak ilmenita (FeTiO3) eta errutiloa (TiO2) mineralak dira. Oxidazio-zenbaki iraunkorrena +4 du, eta konposatu garrantzitsuena dioxidoa (TiO2).
Oxido-geruza fin batez estaltzen da oxidazioz eta horrek korrosioaren aurka babesten du. Ezaugarri mekaniko garrantzitsuak ditu: elastikotasun-muga altzairu herdoilgaitzek baino bi aldiz handiagoa, korrosioarekiko erresistentzia berdintsua eta pisua haien erdia inguru. Horregatik guztiagatik oso erabilia da eraikuntzan, eta aleazio arinen ordez aeronautikan eta industria kimikoan.
Atzera