ukitu (ad.)

du ad. 1. Gorputzaren zati batez (batez ere hatzen puntez) edo objektu baten bidez zerbaiten edo norbaiten gainazalera iritsi. Ukitu zuen ontzia eta hotza zegoela sentitu zuen. 2. Objektu baten gainazala puntu edo hedadura batean beste baten gainazalaren ondoan, artean hutsarterik ez dagoela, gertatu edo egotera heldu. Gure bi etxeek elkar ukitzen dute. 3. Hunkitu. Arras ukitua nintzen. 4. (hed.) Gai batez jardun. Hizlariak langabeziaren arazoa ere ukitu zuen. 5. (hed.) Lan batean aldaketak egin (bereziki ezezko testuinguruetan, zerbait bere hartan uztea adierazteko).



Atzera