Zuloaga, Eusebio

Damaskinatugile espainola (Madril, 1808-?), Inazio Zuloagaren aitona. Parisko arma-fabrika batean eta Saint Etienne-n aritu zen lanean; armak egiteaz gain, dekoratzeaz ere arduratu zen. Eibarren finkatu zen eta damaskinatuetako ornamentazioa hobetu eta errazteko teknika berria asmatu eta armagintza modernizatu zituen. - Plazido (Eibar, 1834 -?), Eusebioren semea eta Inazio Zuloagaren aita. Eibarren aitarekin ikasi zuen eta ondoren Paris eta Dresde-n osatu zituen ikasketak. Eibarrera itzuli eta damaskinatugintza erabat aldatu zuen; eskola sortu eta teknika berriak asmatu zituen. Gainera, armak ez ziren hainbat objektutara ere (ontzi, kaxa, erloju, etab.etara) zabaldu zuen damaskinatugintza. Estilo errenazentista eta arabeskoa landu zituen batik bat. Bere lanik garrantzitsuena Prim jeneralaren mausoleoa izan zen.



Atzera