aditz

iz. HIZKL. Ekintza, egoera edo gertaera adierazten duen hitza, bertan gauzatzen diren denbora, pertsona, etab.en arabera aldatzen dena. aditz laguntzaile. Aditz perifrastikoen eremuan, bere jatorrizko esanahia galdu eta beste aditzen aldiak osatzeko erabiltzen den aditza edo aditz-lokuzioa. Euskara batukoak lau dira: izan, *edin, *edun eta *ezan. || aditz nagusi. Aditz laguntzailearekin batera aditz perifrastikoak osatzen dituen atala, esanahi lexikoa ematen duena eta aspektuaren ezaugarria daramana. || aditz-erro. Aditzaren eduki lexikoaren marka den atala (adib., joan aditzaren -oa- morfema). || aditz-izen. Izenaren funtzioa bete dezakeen adizki ez-jokatua, -te, -tze atzizkiez eratzen dena. || aditz-joko edo aditz-flexio. Denbora, modua, aspektua, numeroa, pertsona, etab. bezalako kategoriak adierazteko, soilik nahiz laguntzaile batez, aditz batek hartzen dituen moldeen multzoa.



Atzera