behin

adb. 1. Aldi batez soilik eta ez gehiagotan (ezezko esaldietan, ere hartzen du; maiztasuna adierazteko, aurreko denbora-hitzak -n kasu-atzizkia hartzen du, eta zenbakia duenean, -tik eta -z atzizkiak ere bai). Behin egin du, behin bakarrik eta ez bi aldiz. Behin ere huts egin gabe. Lau urtetik behin. Egun biz behin. Behin batera eta behin bestera. 2. Lehenaldi edo geroaldiko une mugagabe batean. Behin bazen Uztaritzen mediku bat. 3. Lehenik. Behin bata aurrera eta gero bestea atzera erabiliz. BEHIN BATEAN. Lehenaldiko une mugagabe bat ahotan hartzeko erabiltzen den esaldia; euskal ipuinen ohizko hasiera. Behin batean Loiolan / erromeria zan. || BEHIN BATEZ. Behin batean. || BEHIN EDO BEHIN. Noizbait. Behin edo behin jon izan naiz. Zoaz behin edo behin. || BEHIN EDO BESTE. Noizean behin. || BEHIN ETA BEHIN. Behin eta berriz. Bihotza behin eta behin goza diezadan. || BEHIN ETA BERRIZ. Maiz (errepikapen-zentzuaz). Behin eta berriz esan duenez. || BEHIN ETA BERRIRO. Maiz (errepikapen-zentzuaz). Behin eta berriro gauza bera esanez dator. || BEHIN... -Z GERO / -TA / -(E)NEAN. Ondoren (aditz baten era burutuaz). Behin ekarriz gero, nekez eramango duzu. || BEHINIK BEHIN. Behintzat. Haren deitura darama, izengoitiz behinik behin.



Atzera