burdina

iz. 1. KIM. Zenbaki atomikoa 26 eta pisu atomikoa 55,8 duen elementu kimikoa (Fe). Metal gris, harikor, xaflakor eta zailtasun handikoa da. 2. Gehienbat burdinaz osatutako aleazioa. 3. Burdinazko objektua. Sutan goritutako burdina batez. 4. (pl.) Kateak. Gaiztagin bat burdinetan zeukan. 5. KIR. Metalezko burua duen golf-makila, kolpe motz edo ertainetarako erabilia. • burdin ur. Metal-ura. || burdin ziri. Burdinazko pieza luzexka eta zorrotza, edo diedro-formako muturduna, bereziki zuhaitzaren enborra ebakitzerakoan alde jakin batera eror dadin edo egurrean aizkorak egindako ebakian sartu eta mailuz joz enborra txikitzeko erabiltzen dena. || burdin(a) gori. Tenperaturaren eraginez kolorea aldatu duen burdina. Kolore-aldaketa, batez ere, bi tenperatura-tartetan gertatzen da. Lehenengoa 200ºC-tik 320ºC-rakoa da, eta kolorea gorri ilunetik urdin ilunera aldatzen da. Bigarrena, berriz, 600ºC-tik 1.200ºC-rakoa da, eta kolorea gorri ilunetik zurira aldatzen da. || burdina elektrolitiko. METAL. Burdina oso purua, burdina(II) kloruroaren elektrolisiaz lortutakoa. || burdina galvanizatu. METAL. Zink-geruza batez babestutakoa. || burdina gozo. Oso karbono gutxiko altzairu suberatua, zirkuitu magnetikoetan batik bat erabilia.



Atzera