erregistro

iz. 1. Behin-betirako jasoak izan daitezen, zenbait datu idazten den liburua edo koadernoa. 2. Zerbait erregistratzen den tokia edo aretoa. 3. Tresna baten bidez fenomeno bati buruzko datu-segida bat jasotzeko ekintza eta horren ondorioa. Sismograma toki jakin bateko aktibitate sismikoaren erregistroa da. 4. HIZKL. Solaskideen arteko harreman, asmo, gai, formaltasun-maila eta testuinguruko beste hainbat faktoreren eraginez erabiltzen den hizkera. 5. INFORM. Elkarren artean erlazionatutako informazio-unitateez osatutako datu-egitura, fitxategiaren oinarrizko osagaia dena (unitate horietako bakoitzari eremu deritzo); Kontrol-Unitateak eta Unitate Aritmetiko-Logikoak informazio laburrak gordetzeko erabiltzen duten osagaia. 6. MUS. Musika-eskala bana daitekeen hiru alderdi nagusietako bakoitza (baxua, ertaina eta altua). ZUZ. erregistro zibil. Pertsonaren egoera zibilari dagozkion datuak (jaiotza, ezkontza, auzotasuna, heriotza, etab.) biltzen dituena. || ondasun higiezinen jabetza-erregistro. Eraikuntzen salmentak, erosketak, heriotzaren ondoko aldakuntzak eta jabetza-aldakuntza dakartzan egintza juridiko oro jasotzen duena.



Atzera