formula

iz. 1. Zerbaiten osagaiak edo egiteko modua azaltzen dituen oharra. 2. Ikurrez adierazitako zenbait magnituderen arteko erlazioa, adierazten duen berdintza, lege, printzipio, etab.en adierazpidea dena. 3. Zerbait idatziz adierazteko eredu edo modu finkatua. 4. AUTOM. Zirkuituetan lehiatzeko soilik erabiltzen diren jarleku bakarreko automobilak sailkatzeko kategoria. Karrozeria eta pneumatikoen tamaina, pisu eta zilindradaren arabera sailkatzen dira. 1 formula, 2.000 formula, 3 formula. 5. LOG. Lengoaia formal bateko eraketa-erregelen arabera ongi eratua den ikur-segida (ongi eratutako formula ere esaten zaio). 6. KIM. Espezie kimiko baten konposizioa adierazten duen irudikapen grafikoa, zenbakiz eta elementuen ikurrez eratua. hortz-formula. ANAT. Mota bakoitzeko hortz-kopuru eta -kokapena adierazteko azalpen eskematikoa. || leukozito-formula. MED. Odoleko leukozito-mota desberdinen arteko proportzioa. || lore-formula. BOT. Letra, zenbaki eta zeinuz baliatuta, lore baten oinarrizko egitura azaltzen duen irudikapen eskematikoa.



Atzera