gako

1. iz. Pieza okertu eta askotan punta zorrotzekoa, gehienetan metalezkoa, zerbait zintzilikatzeko, zerbaiti eusteko edo heltzeko erabiltzen dena. 2. iz. (Ipar.) Giltza, ateak irekitzeko tresna. Gako-zulotik behatzen. 3. iz. Gauza edo arazo baten giltza. Hona misterio handi horren gakoa. 4. iz. Haga gakoduna, gaztainak eraisteko, etab.etarako erabiltzen dena. 5. iz. Pertsona batzuek bakarrik ezagutu edo ulertzen duten hitz, zenbaki edo bestelako zeinu-segida, ezkutuko informazioaren ezagutzaile-multzoa edo zerbitzu baten erabiltzaile-multzoa mugatu eta kontrolatzeko erabiltzen dena. 6. iz. ARMAG. Su-armetako katua. 7. iz. KIR. Saskibaloian, baloia arerioaren irispidetik urruntzeko asmoz besoa buru gainetik luzatuz eta eskumutur-mugimendu batez saskira egiten den jaurtiketa. 8. iz. KIR. Boxeoan, besoa gako-forman jarrita behetik gora ematen den kolpea. 9. iz. MUS. Klabea. 10. izond. Gakoaren itxurakoa. Aurpegi zurbila, sudur gakoa. babes- edo sarbide-gako. INFORM. Erabiltzaile baimenduak ez direnei informazio batzuetako sarbidea galarazten diena. || gako-hitz. Ik. hitz (gako). || gako-iltze. Mutur gakoduna duen iltzea, gehienetan gauzak zintzilikatzeko erabiltzen dena.



Atzera