goi

1. iz. Edozein gauzaren barrenean, lurretik urrutien dagoen aldea. Zenbat izar eder goi zabaletan. Etxearen goi-beheak. Goiko etxebizitzan bizi da. 2. izond. Garaia, altua. Zeru goia. Bertuterik goiena. 3. Hitz-elkarte baten lehen osagai gisa, goikoa, goiari edo goialdeari dagokiona (hainbatetan maila altukoa, izadiz gainekoa, jainkozkoa adierazteko erabiltzen da). Goi-mailako antzerkia. Kristautasunaren muina goi-maitasuna da. Goi-Paleolitoa. Goi-Deboniarra. GOIAN BEGO. Hildakoei eginiko agur moduan liturgian, eskelatan, etab. erabiltzen den esapidea. || GOITIK JOTA. Gehienaz ere.



Atzera