haga

iz. 1. Zurezko, metalezko edo beste material batez egindako pieza zuzena, luzea eta mehea, eskuz erabil daitekeena. Gaztaina, intxaur-haga. Atea ixteko haga. 2. Masta. Untzixka-andana bat, dena haga eta bela. Frantziak, dolu-seinaletzat, haga-erdi jaisten du bere bandera. 3. KIR. Pertika. 4. KIR. Errugbian, baloia jaurtitzen denean sartu behar den espazioa mugatzen duten zutikako piezetako bakoitza. ezten-haga. TAUROM. Zezenak eztenkatzekoa, 2,5 m-ko luzera eta 5 cm-ko lodiera eta hiru ahoko altzairuzko punta duena. || gain-haga. Belarra gurdian estutzeko aurretik atzerako haga, atzealdean sokaz lotzen dena. || goi-haga. Gailurra, teilatuari eusteko alderik aldeko zurezko pieza. || haga luze. TAUROM. Zezenak eztenkatzekoa, 5 m-ko luzera eta 5 cm-ko lodiera eta ezten izeneko altzairuzko punta duena. || karobi-haga. Karobiko hautsak astintzeko haga luze belarriduna.



Atzera